#NikEtxeanEsperimentuak (maiatza): Erronkak eta elkarrizketa II
2020/05/15 Elhuyar Zientzia
Orokorrean 10-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak dira, baina familian zientzia- eta teknologia-jarduerak bultzatzeko asmoz, gurasoak haur txikiagoekin ere erronkak egitera gonbidatu nahi dira.
Hurrengoak dira maiatzaren 11tik 14ra proposatutako erronkak:
Maiatzak 11: 3, 2, 1 NIRE BIHOTZA
Maiatzak 13: EGUZKI SISTEMA NIRE EGONGELAN
Eta astea bukatzeko, plan berezia proposatu da ostiraletarako. Izan ere, bizitza errealean zientziaren eta teknologiaren munduan lanean ari den ikertzaile batekin egingo da hitzordua, ikertzailea bera eta bere jarduna gertutik ezagutzeko, eta, profesionalak ezagutuz, gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna indartzeko.
Aste honetako elkarrizketatua Maina El Bani Altuna izan da, Artikoan azken urteetako aldaketa-klimatikoa ikertzen dabilen geologo bilbotarra.
Maiatzak 15: MAINA EL BANI ALTUNA
Esperimentatu eta partekatu! Egindako zientzia- eta teknologia-erronkak sare sozialetan zabaltzeko gonbitea luzatzen dizugu, #NikEtxeanEsperimentuak traola erabiliz.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia