}

#NikEtxeanEsperimentuak (maiatza): Erronkak eta elkarrizketa I

2020/05/08 Elhuyar Zientzia

Neuronak eta irudimena astintzeko erronkaz betetako #NikEtxeanEsperimentuak egutegia argitaratu du Elhuyarrek maiatzean. Maiatzaren 4tik aurrera, astelehenetik ostegunera erronkak izango dira egunero, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia.
niketxeanesperimentuak-maiatza-erronkak-eta-elkarr

Orokorrean 10-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak dira, baina familian zientzia- eta teknologia-jarduerak bultzatzeko asmoz, gurasoak haur txikiagoekin ere erronkak egitera gonbidatu nahi dira.

Hurrengoak dira maiatzaren 4tik 7ra proposatutako erronkak:

Maiatzak 4: HOLOGRAMA

Maiatzak 5: JOGURTEKO BAKTERIO GOXOAK

Maiatzak 6: MEZU SEKRETUAK

Maiatzak 7: TXORIAK NIRE LEHIOAN

Eta astea bukatzeko, plan berezia proposatu da ostiraletarako. Izan ere, bizitza errealean zientziaren eta teknologiaren munduan lanean ari den ikertzaile batekin egingo da hitzordua, ikertzailea bera eta bere jarduna gertutik ezagutzeko, eta, profesionalak ezagutuz, gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna indartzeko.

Lehenengo elkarrizketatua Maitane Alonos Monasterio izan da, Zientzia Azokako parte-hartzaile izatetik, bere asmakuntzarekin munduan zehar dabilen gazte sodupearra

Maiatzak 8: MAITANE ALONSO MONASTERIO

Esperimentatu eta partekatu! Egindako zientzia- eta teknologia-erronkak sare sozialetan zabaltzeko gonbitea luzatzen dizugu, #NikEtxeanEsperimentuak traola erabiliz.

Erronka eta elkarrizketetarako sarbidea hemen

Erronken maiatzeko egutegira joateko, hemen

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia