Niloren gorabeherak
2001/09/10 Elhuyar Zientzia
Nilo ibaiak badu misterio edo izaera mitiko apur bat. Baina bere ertzetan bizi direnentzat berebiziko garrantzia du, batez ere zeharkatzen dituen lurralde idorretan ur askorik ez dagoelako. Ur-emariaren gorabeherak ere garrantzi handikoak dira ubide ertzeko lurrak ongarritzeko, baina zenbaitetan zoritxarra ere ekartzen du. Aurten, urak asko hazi dira euri-sasoiaren ondoren, azken bi hamarkadetan ez bezala, eta horren ondorioz, jende askok galdu du etxea Sudango iparraldean, bereziki Khartum hiriburuaren inguruetan.
Argazkiak NASAko satelite bateko kamerak eginak dira, angelu anitzeko espektrorradiometroaren bidez. Terra satelitean jarria dago eta bederatzi angelutatik hartzen ditu irudiak; horrela oso bereizmen ona lortzen du. Argazkiak aurten eta iaz egindakoak dira, aurtengo eta iazko euriteen aurretik eta ondoren.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia