Nimba apoaren ohiz kanpoko ugalketaren azterketa sakona argitaratu dute
2017/02/10 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Nimba apoaren ugalketa ezaguna da, gainerako apo gehienena ez bezala, bibiparoa delako. Izan ere, espezie horretako emeek 9 hilabetez elikatzen dute fetua umetokian. Hainbat ikerketa egin da apo horren inguruan, eta orain, 40 urteko lan guztia laburbildu du Alemaniako ikertzaile-talde batek. Zoosystematic and Evolution aldizkarian argitaratu da berriki ikerketa. Egileek emeen eta arren ugalketa-sistemak eta fetuaren garapen berezia argitzeaz gain, inguruneak ugalketa-motan duen eragina azaltzen dute. Dirudienez, haien ugalketa berezia ingurune aldakorrak eta ur faltak eragindako banaketa ebolutiboari zor baitzaio.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia