}

Nitratoak eta minbiziak

1991/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

likagai-nitratoak nitrito bihurtzen ditu gorputzak eta hortik konposatu nitrosoak sor daitezke, horiek minbizi-sortzaile direlarik.

Nitratoengatiko poluzioa ur edo elikaduren bidez gertatzen da. Ur nitratatuak baratzetan erabiltzen dira batez ere.

Garai bateko metemoglobinemi kasuak gaur egun ia ez dira gertatzen; lehen herrietako ur-hornidura kontrolatu gabeko putzuetatik egiten zen bitartean gaur egun herri gehienetako urak kontrolatuta bait daude.

Elikagai-nitratoak nitrito bihurtzen ditu gorputzak eta hortik konposatu nitrosoak sor daitezke, horiek minbizi-sortzaile direlarik.

Gizakiaren kasuan nitrato-maila eta urdail-minbiziaren arteko erlazioa aurkitu nahian azterketa epidemiologiko asko egin izan da, baina oraindik ez da emaitza erabakiorrik aurkitu.

OMEk dioenez, urdail-minbiziaren eta 10 mg/l-rainoko nitratoak dituen uraren arteko erlaziorik ez da aurkitu, baina horrek ez du esan nahi erlaziorik ez dagoenik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia