}

Noizkoa da kortxoa kentzeko gailua?

2003/01/03 Elhuyar Zientzia

Kortxoa ontzian luze irauteko erabiltzen hasi zenean, kortxo-kentzekoa beharrezko bilakatu zen. Baina, noiz hasi zen erabiltzen? Zeinek asmatu zuen? Inork ez du galdera horientzat erantzun zehatzik.

XVIII. mendean, beirari putz egiteko teknikak hobetu zirenean, lepo estuko botilak ugaritu ziren. Ingelesek ardoa sartzen zuten botila haietan, eta Espainiatik edo Portugaldik eramandako kortxoz egindako tapoiez ixten zituzten. Dena dela, ardoa baino lehen beste hainbat likido gorde izan dira modu berean: garagardoa, janaria, botikak, kosmetikoak eta abar.

XVII. mendean kortxoa kentzeko gailuak ohikoak ziren. Antza denez, tresna hori beste objektu batzuen diseinua kopiatuta egin zen. Hain zuzen ere, upelen barruko guzti-guztia ateratzeko eta su-armen kanoian trabatutako balak ateratzeko tresnak antzekoak ziren, eta askoz lehenago asmatu omen ziren.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia