Nola identifikatzen dugu objektu bakoitza?
2001/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Garunak irudiak sailkatzeko duen gaitasunaren inguruan dezadostasun handia dago adituen artean, eta, dirudienez, oraindik ere ikerketek luze joko dute.
Izan ere, Estatu Batuetako Osasun Mentaleko Institutu Nazionaleko (NIMH) James Haxby doktorearen taldeak eginiko azken ikerketaren arabera, hipotesi konplexuenak dira zuzenak.
Jarduera kognitiboa ez da garunaren zati batera soilik mugatzen, eta garunaren zati bakoitzak ez du objektu-sail bakarra identifikatzen. Irudikapen mentalak garunaren jarduera lokalizatuen eta gainjarritakoen ondorioak dira.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia