Non sartu behar da?
2010/10/07 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Hainbeste zulorekin ez da zaila izango nonbait asmatzea... Horrela gelditu zen Kansasko golf zelai hau, irailaren 15ean eroritako txingor-ale izugarrien erruz. Alerik handienak, 39,9 zentimetroko zirkunferentzia, kilo-erdiko pisua eta 19,7 zentimetroko diametroa zuen; ordura arte Kansansen ezagututako marka guztiak hautsi ziren. Aleek orduko ia 200 kilometroko abiaduran kolpatu zuten lurzorua.
Irudia: National Weather Service Forecast Office, Wichita, Kansas.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia