}

Nora doa papera?

1996/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hegoaldeko euskal herritarrek 131 kilo paper kontsumitzen dugu urteko; Iparraldekoek, berriz, 167. Horietatik % 41 inguru berrerabiltzen omen da.

Hegoaldeko euskal herritar bakoitzak 131 kilo paper kontsumitzen ditu urtero. Espainiako kontsumitzaileen Elkarteak eman du datu hori 1995eko azterketa egin ondoren. Iparraldeko datuak aztertuta, gainera, euskal herritarron joera hobeto ezagutu dezakegu: Bidasoaren bestaldean 167 kilo paper kontsumitzen du biztanle bakoitzak urte batean.

Erabilitakoaren % 41 inguru berrerabiltzen omen da, eta beraz, 2 milioi tona inguru erabili ondoren birziklatzeko biltzen dela esan daiteke. Elkarte berak esan duenez, honelaxe dago banatuta paperaren kontsumoa: 60 kilo paper enbalajean, 38 kilo inpresioan eta idazketan, 13 kilo prentsan eta, azkenik, 7 kilo zehaztu gabeko erabilpenetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia