}

Objektu mikroskopikoak mugitzeko metodoa

2001/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eskoziako St. Andrews Unibertsitateko zenbait zientzialarik kromosomen tamainako elementu eta makina nanoskopikoak argi-izpien laguntzaz mugitzeko metodoa asmatu dute. Horretarako, laser berezi bat erabili dute.

Argi-izpi batek objektu batekin talka egiten duenean, argiaren zati bat errefraktatu egiten da. Ondorioz, argiaren eta objektuaren momentua aldatu egiten dira, eta objektuaren momentua argiaren punturik intentsuenera zuzentzen da. Objektua izpiaren alderik intentsuenean dagoenez, biratu egiten da.

Beraz, partikularen mugimendua (abiadura eta norabidea) oso modu zehatzean kontrola daiteke. Zientzialarien esanean, metodo honen bidez etorkizuneko motor, zentrifugagailu eta beste hainbat pieza birakari nanoskopiko mugitu ahal izango dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia