Odolaren txipa
1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Thorm-EMI elektronikako multinazionalak aurki jarriko du merkatuan odolaren ezaugarri guztiak bereizten dituen txipa. Odol-analisiak egiterakoan, aurretik ezarritako zenbait parametro zehatz aztertzen dira. Oraingoz normaltzat jotzen diren parametro horiek baino ez ditu ikustatzen txip berriak eta horretarako 30 segundo baino ez ditu behar.
Zalantzarik gabe, prozesuaren azkartasuna da azterbide berriaren ekarpenik garrantzitsuena, baina bada besterik ere. Izan ere, orain arte ez bezala, edonork erabili ahal izango du txip hori, odol-analisiak egiteko eskumenik izan gabe ere. Begiz jotako kostuak betetzekotan, 600 pezetatan salgai egongo da txipa datorren urtearen hasieran.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia