}

Oihaneko altxorra

1995/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Baso tropikalak babestea jarrera ekologikoa baino zerbait gehiago da. Ez da guk diogulako bakarrik, Yaleko Unibertsitateko ikerlariek berretsi dutenez, farmakologiaren garapena oztopatu egingo baitu oihan tropikalen ustiapenak epe labur batera.

Yaletik bideratu den ikerketa-programaren zioa oihan tropikaleko landareak zerrendatu eta farmakologian erabil litezkeenak ezagutzea da. Alabaina, ikerlariek basamortua diruditen lautadak aurkitu dituzte lehen landare horiek zeuden lekuan. Behin-behineko datuen arabera, oihan tropikalak gaur egun erabilgarriak diren 125.000 landare-espezien jatorria da.

Landare horietatik eratorritako farmakoak bestalde, mundu osoan ezagutzen dira eta gaur eguneko farmakologiaren zutabe nagusi dira. Ikerlarien iritziz, oraindik ezagutzen ez den landare asko dago oihan tropikaletan, baina etorkizuneko sendabide horien azterketa erabat baldintzaturik dagoela gogorarazi dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia