}

Oinen azpiko Lurra agerian

2008/08/04 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Goian ikusten den hori Lurra da, hiririk, basorik eta lurzorurik gabe; OneGeology proiektuko partaideek esan duten bezala, biluzik. Arrokak, besterik ez. Proiektuak Lur osoaren mapa geologikoak biltzea du helburu, eta urtebeteko epean lana dezente aurreratu dutela dirudi. Proiektu hau Nazio Batuen Erakundeak sustatu du, aurten ospatzen ari garen Lurraren Nazioarteko Urtearen baitan, eta 79 estatu ari dira parte hartzen, tokiko eta munduko geologia agerian jartzeko.

Mapa geologiko guztiak http://portal.onegeology.org/ web gunean biltzen ari dira, edozeinek ikus ditzan. Oraingoz, 29 estatutako datuak ikus daitezke.

Horrelako mapak jakintza eskuratzeko eta partekatzeko, zein baliabideak lokalizatzeko funtsezkoak direlakoan, proiektuak indarrez aurrera egingo duela espero dute haren sustatzaileek.

Irudia: OneGeology

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia