Olatuen indarra etxeraino
1998/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ozeanografo australiar batek diseinaturiko sistema bitxi bati esker, itsasoko olatuen energia gure etxeetako argi-indarra sortzeko energi iturri bihur daiteke.
Horretarako, parabola-formako itsasbazter luzea eraiki behar da, era honetara olatuak gune jakin batera bideratzeko. Gune horren gainean, jasotako indarra anplifikatuko duen zutabe zabala ipintzen da. Zutabearen atzealdean turbinak daude eta, aireko presioa neurtzen duten sentsore konplexu batzuen bidez, turbinaren helizeak norantza batean soilik bira dezake.
Asmakuntza hau oraingoz laborategian baino ez du testatu Tom Denniss ozeanografoak eta horretarako hainbat aldagai hartu ditu kontuan. Hala nola, olatuen indarra, uraren sakonera eta kostaldearen forma. Parabola da, bere ustez, energia bildu eta islatzeko egiturarik aproposena eta horixe da, hain zuzen, bere asmakizunaren gakoa. Izan ere, orain arte frogatu izan diren antzeko egiturak ez dira errentagarriak izan.
Denniss-en esanetan, 40 x 20 metroko kostalde parabolikoan egun batean 250-1.000 kilowatt-eko energia lor daiteke. Halaber, haize- eta eguzki-indarren bidez sorturiko energia baino merkeagoa dela dio.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia