Olibinoa Marteko metanoaren erantzule
2005/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
img height="168" hspace="5" src="Images/A211-013.jpg" vspace="5" width="200"/>
Geologo batzuen arabera, Marteko atmosferako metanoak azalpen erraza izan dezake: arroketako olibinoa.
Dartmouth College-ko (AEB) bi
geologoren kalkuluen arabera, urtean laurogei mila tona olibino eraldatzea nahikoa izango lirateke NASAk kalkulatutako metano-kantitatea sortzeko. Eta, antza, oso posible da olibino-kantitate hori egotea.
Marteko metanoaren jatorriaren inguruan nahikoa eztabaida izan da —zenbaitek metanoa baden ere zalantzan jartzen du—; izan ere, bakterioen jardueraren eraginez sortua izan zela espekulatu da.
eu es fr en ca gl