Ondare historikoa, graffitietatik salbu
2009/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ondare historikoa babesteko, graffitien kontrako produktu berri bat garatu dute hainbat ikerketa-zentrok Europa mailako proiektu baten baitan. Zentro horien artean dago Labein-Tecnalia.
Produktu berria ondare historikoko materialen behar bereziei egokitua dago, material porotsu eta higatuak izaten baitira gehienetan. Produktuak ura aldaratzen du, ongi itsasten da, ez ditu kolorea eta distira gehiegi aldatzen, ez ditu asko murrizten ur-lurrunarekiko iragazkortasuna eta lehortze-abiadura --merkatuko beste produktuekin alderatuta--, eta erresistentea da zahartze naturalarekiko eta argi ultramoreak eragindako zahartzearekiko. Gainera, formulazioa ez da kaltegarria ingurumenerako, ez da disolbatzen uretan, ez bestelako disolbatzaile organiko estandarretan, eta garbiketa-eraginkortasun onargarria du.
Graffitien kontrako produktu babesleaz gain --graffitia egin baino lehenago aplikatzen dena--, garbiketa-sistema zehatz bat ere garatu dute ikertzaileek, produktu babeslearekin bateragarria dena.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia