}

Oraingoz, bizikletan

2006/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Oraingoz, bizikletan
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: i. Kortabitarte)

Cidetec zentro teknologikoko energiaren sailak erregai-pilekin dabilen motordun bizikleta baten prototipoa egin du. Bizikletak, motorra eta bateria bat izan ordez, motorra eta erregai-pila ditu, eta ordu-erdi inguruko autonomia du.

Erregai-pila horrek katioi-polimerozko elektrolitoa du, eta, hain zuzen ere, mota horretako erregai-pilak ari dira garatzen gehien gaur egun. Izan ere, garraio-ibilgailuetan, mugikorretan eta abar erabil daiteke.

Elektrolitoa ioi-trukerako mintza da. Anodoko erregaiak hidrogeno purua, gas naturala eta metanoa izan daitezke, onena hidrogeno purua den arren; katodoko erregaia, berriz, aireko oxigenoa da. Hala, hidrogenoa eta oxigenoa erabiliz, elektrizitatea sortzen da. Erreakzioa elektrokimikoa da, eta sortzen den hondakin edo azpiproduktu ia bakarra ura da.

Helburua da etorkizunean Cidetec-en bertan ekoitzitako erregai-pilak erabiltzea, eta litekeena da urte askoren barruan bateriak pila horiez ordezkatzea, baita automobiletan ere.

Berriak labur
11
1
216
2006
1
028
Energia