}

Ordenadore biologikoak

1999/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria


Izainen neuronekin egindako ordenadorea dagoeneko martxan da. Oraingoz, sangulator deritzon ordenadoreak batuketa matematikoak besterik ez ditu egiten, baina helburua ordenadore-belaunaldi azkar eta malguak egitea da, zer egin behar duten aurrez jaso ordez euren kasa pentsatu eta arazoak ebazteko gai izango direnak.

"Ohiko ordenadoreek informazio guztiz zehatza behar dute erantzun zuzena eman behar duten bakoitzean. Ordenadore biologikoak informazio partzialetan oinarrituta erantzun zuzena ematea espero dugu, informazio-hutsuneak berak bakarrik betez".

Silikonazko ordenadore arruntek programatzaileek agindutako loturak besterik ez dituzte egiten; gailu berria ordea "bere kasa pentsatzeko gai da", izainen neuronak bata bestearekin loturak egiteko gai baitira. Ikerketa Georgiako Teknologia Institutuan ari dira burutzen Bill Ditto irakaslearen zuzendaritzapean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia