}

Ordenadoreetako aurrerapenen martxa

1997/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ordenadorea aparatu gisa harturik, aurrerapen izugarriak bereganatu dituen makina da. Azken urteotan hobekuntza nabarmenak izan ditu eta aurrerantzean ere bide beretik doa gero eta abiadura azkarragoan. Badakigu hobekuntzak askotan jauzika egin direla, sistema berriak asmatu direlako, baina ondoren hobekuntzen abiaduraz emango ditugun datuak batezbestekoak dira.

Mikroprozesadoreen abiadura gero eta azkarragoa da eta bi urtetik behin bikoiztu egiten dela esan daiteke. Disko gogorrek informazioa pilatzeko duten ahalmena, prezio berean bi urtetik behin bikoitza da.

Sarean informazioa transmititzeko ahalmena bost urtetik behin bost aldiz handiagoa izaten da. CD-Rometan datuak atzitzeko abiadura hiru urte eta erdi oro bikoiztu egiten da. Zenbakizko datuen konpresioari esker, azken bost urteotan hogeita hamar aldiz leku gehiago lortu da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia