}

Ordenagailuen espioitza

1999/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ordenagailua, analisi-programa, antena eta irrati-uhinak harrapatzeko sistema egoki bat nahikoa dira hurbil dauden beste ordenagailuak zelatatzeko. Garestia da halako ekipamendua izatea (50.000 $ inguru) baina prezioak azkar ari dira jaisten eta badaude jada merkeagoak diren ekipoak. Disko gogorreko buru magnetikoek, pantailak eta teklatuak igortzen dituzten irrati-uhinak jaso eta ordenagailuan gordetako informazioa eskuratuko du zelatariak.

Arriskuari aurre egiteko babes-sistema garatu dute Cambridge Unibertsitatean. Hiru dira hartu beharreko segurtasun-neurriak: disko gogorraren buru magnetikoak daturik ez dagoen gune batean "gordeko" dituen sistema gehitu ordenagailuari, ertz leunetako monitoreak erabili eta, zorizko zenbaki-segidak sortuko dituen sistema erabiliz, teklatuak igortzen duen seinalea desitxuratu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia