}

Organo txikiak eskasiari aurre egiteko

2006/06/30 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia




Basamortuan bizitzeak elikagai eta ur gutxi izatea ekartzen du askotan. Horregatik, han bizi diren espezieek eskasiari aurre egiteko estrategiak garatu dituzte. Gazella subgutturosa gazelarena Estatu Batuetako zoologo-talde batek aurkitu du. Gazela horrek gibela eta bihotza txikitzeko ahalmena du; organo horiek zenbat oxigeno kontsumitzen duten kontuan hartuta, sekulako abantaila da. Organo txikiagoak izanda, oxigeno gutxiago behar du; oxigeno gutxiagoren beharrak arnasa mantsotzen du; eta arnasa mantsoa izanda, ur gutxiago galtzen da. Azkenean, gibela eta bihotza txikitzea ur gutxiago galtzeko modu bat da gazelarentzat. Hori bai, organo garrantzitsuak direnez, luzera beste hainbat kalte ekar lezake estrategiak.

Argazkia: Stephane Ostrowski