}

Ortografia lantzen

1988/02/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa | Lizaso, Pili - Informatika SailaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Programa honen helburua zenbait hitzen ortografia lantzea da. Aldi bakoitzean hitz bat azalduko da pantailan.

Programa honen helburua zenbait hitzen ortografia lantzea da. Aldi bakoitzean hitz bat azalduko da pantailan. Hitz hori zuzen idatzita egon daiteke edota akatsen bat eduki dezake. Eskatuko zaizuna bi kasuetako edozeinetan hitza zuzen idaztea da. Programak asmatu duzun ala ez adieraziko dizu, oker zabiltzan kasuetan erantzun zuzena emanez.

Hemen aurkezten dizugun programa nahikoa era sinplean egina dago eta hitz konkretu batzuk landu dira. Gure asmo nagusia mota honetako programak nola idatz ditzakezun azaltzea da; gero bakoitzak ikusiko du lantzea interesatzen zaizkion hitzak zeintzuk diren eta aldaketaren bat egin nahi duen ala ez.

Kasu honetan hitzak soilik landu badira ere, badaude beste posibilitate batzuk: definizio bat emanda definitutako hitza edo kontzeptua galdetu edota testu bateko zenbait hitz zuzentzea eskatu.

Oharrak:

    Programa honetan galderak egiteko garaian, hitzak aleatorioki aukeratzen dira DATA sententziatan sartutako datuetatik (310. lerroa).
    Baina aleatoriotasunak badu eragozpen bat, eta hauxe da: zenbakiak edozein momentutan errepika daitezke eta hori gertatuz gero galdera berbera behin eta berriz errepika daiteke segidan. Hau ebitatzeko iragazki edo filtro bat jarri dugu; honekin azkeneko galdera aurrez egindako n galderatatik desberdina izatea ziurtatzen da. Iragazkia taula batez egin dugu. Aleatorio berri bat ateratzen den bakoitzean, lehendik daudenekin konparatu beharko da, eta desberdina bada taulan azken elementu bezala gorde, zaharrena (1.a) kenduz. (320-370 lerroak).
    Errepikaketak bakantzea nahi izanez gero, taularen luzera handiagotzea nahikoa da. Kasu honetan 5 elementuko taula erabili dugu.
    Kasu honetan erantzunak minuskulaz idatzi beharko dira programak onar ditzan, baina maiuskulaz ere onartzeko ez dago inongo eragozpenik. Hori lortzeko ondoko aldaketak egin beharko dituzu:
    DATA sententziatan erantzuna maiuskulaz ere sartu.
    Irakurketa egiterakoan datuak hirunaka irakurri (380 lerroa)
    Erantzuna konparatzerakoan bi datuekin konparatu: minuskulaz dagoenarekin eta maiuskulaz dagoenarekin.
    Programak eskaintzen dituen aukeretatik lehenengo 4. aukerak amaitzeko baldintza 15 galdera zuzen erantzutea da. 5. aukera amaitzeko berriz 50 asmatzea. (220 lerroa). Aukera bat amaitzen den bakoitzean programa berrabiarazi gabe beste batean sartzeko posibilitatea eskaintzen da (460 lerroa).

10 REM ORTOGRAFIA LANTZEN
20 DIM FIL(5) : J=0
30 KEY OFF: SCREEN 1,0 : CLS
40 LOCATE 12,6 : PRINT "ORTOGRAFIA LANTZEKO PROGRAMA"
50 FOR I=1 TO 2000 : K=K+1 : NEXT I
60 CLS : RANDOMIZE TIMER
70 LOCATE 4,15 : PRINT "MENU NAGUSIA"
80 LOCATE 7,9 : PRINT "1. H-z edo H-rik gabe"
90 LOCATE 9,9 : PRINT "2. TX, TS edo TZ"
100 LOCATE 11,9 : PRINT "3. X, S edo Z"
110 LOCATE 13,9 : PRINT "4. A organikoa, bai ala ez?"
120 LOCATE 15,9 : PRINT "5. Guztiak nahasian"
130 LOCATE 17,9 : PRINT "6. Programa amaitu"
140 LOCATE 20,6 : INPUT "Zein aukera landu nahi duzu";AUK
150 IF AUK 1 OR AUK 6 THEN LOCATE 20,6 : PRINT SPC(34)
: GOTO 140
160 CLS
170 LOCATE 2,12 : PRINT "ORTOGRAFIA LANTZEN"
180 LOCATE 7,6 : PRINT "Hona hemen aztertu behar duzun"
190 LOCATE 9,6 : PRINT "hitza:"
200 ONGI=0
210 REM BITARTEAN
220 IF (AUK 5 AND ONGI=15) OR (AUK=5 AND ONGI=50) THEN 470
230 REM AUKERA
240 IF AUK=1 THEN KOP=19 : RESTORE 540 : GOTO 300
250 IF AUK=2 THEN KOP=25 : RESTORE 560 : GOTO 300
260 IF AUK=3 THEN KOP=22 : RESTORE 590 : GOTO 300
270 IF AUK=4 THEN KOP=23 : RESTORE 610 : GOTO 300
280 IF AUK=5 THEN KOP=89 : RESTORE 540 : GOTO 300
290 GOTO 490
300 REM AMAUKERA
310 ALE = INT (RND*KOP) + 1
320 I=1 : AURKITUA$="FALTSUA"
330 WHILE AURKITUA$="FALTSUA" AND I =J : IF FIL(I)=ALE THEN
AURKITUA$="EGIAZKOA" ELSE I=I+1 : WEND
340 IF AURKITUA$="EGIAZKOA" THEN 310
350 IF J 5 THEN J=J+1 : FIL(J)=ALE : GOTO 370
360 FOR K=2 TO 5 : FIL(K-1)=FIL(K) : NEXT K
370 FIL(5) = ALE
380 FOR I=1 TO ALE : READ HITZA$,HITZA1$ : NEXT I
390 LOCATE 13,1 : PRINT SPC(39)
400 LOCATE 13, INT ((40-LEN(HITZA$))/2) : PRINT HITZA$
410 LOCATE 19,6 : PRINT "Idatz ezazu behar duen bezala:"
420 LOCATE 21,INT ((40-LEN(HITZA1$))/2) : INPUT "",ERAN$
430 LOCATE 23,6 : IF ERAN$=HITZA1$ THEN PRINT "ONGI!!!" :
ONGI=ONGI+1
ELSE PRINT "GAIZKI! ";HITZA1$;" behar zuen."
440 FOR I=1 TO 2000 : K=K+1 : NEXT I
450 LOCATE 19,6 : PRINT SPC(31) : LOCATE 21,1 : PRINT SPC(39) :
LOCATE 23,6 : PRINT SPC(31)
460 GOTO 210
470 REM AMBITARTEAN
480 GOTO 60
490 END
500 REM AMAIA ORTOGRAFIA LANTZEN
510 REM
520 REM
530 REM DATUAK
540 DATA "neurri","neurri","ziur","ziur","mee","mehe","leun","leun","leoi",
"lehoi","leia","lehia","oiu","oihu","oian","oihan","oitura","ohitura","saiets",
"saihets","ilobi","hilobi","ildo","ildo","ile","ile","ila","hila","amar","hamar"
550 DATA "or","hor","urbil","hurbil","urrun","urrun","deiadar","deiadar"
560 DATA "lotzagabe","lotsagabe","aintzakotzat","aintzakotzat","ahantzi",
"ahantzi","saihetz","saihets","itzusi","itsusi","hutzune","hutsune","saltza",
"saltsa","zintso","zintzo","atzeden","atseden","jaitzi","jaitsi","jauretzi",
"jauretsi"
570 DATA "jauretze","jauretxe","goilaratzo","goilaratxo","igeltzero",
"igeltzero", "zerbitzu","zerbitzu","itzali","itzali","laguntzaile","laguntzaile",
"pentzamendu", "pentsamendu","errautz","errauts","fidagaitz","fidagaitz"
580 DATA "arratzalde","arratsalde","tzapel","txapel","erantzun","erantzun",
"erakutzi","erakutsi","tziminia","tximinia"
590 DATA "bisi","bizi","serbitzu","zerbitzu","nahazketa","nahasketa",
"helebitazun","helebitasun","sazpi","zazpi","lazai","lasai","ahaztu",
"ahaztu", "azkatu" , "askatu", "ezkondu","ezkondu","ezinezko","ezinezko",
"zitzaiskizuen",
"zitzaizkizuen"
600 DATA "xakur","zakur","zikin","zikin","zabaldu","zabaldu","gezur","gezur",
"zei","sei","gaste","gazte","zahutu","xahutu","zukalde","sukalde","zagar",
"sagar","zarma","xarma","Gazteiz","Gasteiz"
610 DATA "Donosti","Donostia","gauz","gauza","famili","familia","premi",
"premia", "lengoai", "lengoaia","energi","energia","zientzi","zientzia","kate",
"katea","arnas", "arnasa","memori","memoria","makil","makila","makina",
"makina","makina", "mail","maila"
620 DATA "buru","buru","anai","anaia","bidai","bidaia","ibai","ibai","auzo","auzo",
"behi","behi","leun","leun","umil","umil","urri","urri","aztarna","aztarna"
630 REM AMAIA DATUAK

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia