}

Oso azkar handituta

2005/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zeelanda Berrian arrano erraldoi baten hezurrak aurkitu dituzte. Duela bi mila urte inguruko hezurrak dira, duela gutxi desagertutako espezie batenak, Haasten arranoarenak. Hezurren tamaina ikusita, arranoa 14 kiloko hegaztia zen, gutxi gorabehera, gaur egungo arrano handienak baina askoz handiagoa.

Ustez, horrelako hegazti handi bat beste handi baten eboluzioa da. Baina mitokondrioetako DNAren analisian ez dute horrelakorik aurkitu. Hain zuzen ere, genetikaren ikuspuntutik, Haasten arranotik gertuen dauden arranoak oso txikiak dira. Are gehiago, Zeelanda Berriko arrano erraldoi hori hamar aldiz txikiagoa zen beste baten eboluzioa zen, duela milioi bat urteko arbaso baten ondorengoa.

Eboluzioan tamaina hainbeste aldatzea ez da ohikoa. Adibide gutxi batzuk ezagutzen dira: Galapago Uharteetako iguanak, esate baterako. Baina hegaztietan ez da beste adibiderik ezagutzen.