}

Ozonoak sortutako poluzioa

2000/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aspaldidanik erlazionatu dituzte ikertzaileek gehiegizko ozono-kantitatea eta landareek izaten dituzten kalteak. Ozonoaren kausaz dirutza handiak galtzen dira urtero herrialde garatuetan, baina orain arte ezezaguna zen ozonoak nola eragiten zien landareei; ustez, landareek fotosintesia egiteko erabiltzen dituzten poroak ixten zituen ozonoak. Ikertzaile-talde batek beste azalpen bat plazaratu berri du, ordea: ozonoak poroak ireki eta ixteaz arduratzen diren zelulei eragiten die eta ez poroei.

Zelula horietako potasio-ioien fluxu-aldaketa bidez ireki eta ixten dira poroak; ozonoak potasio-ioien kantitateari eragiten dio eta poroen irekitzea inhibitzen du. Arazoa bereziki larria izan ohi da lehorte-garaietan, orduan ozonoa ugariagoa izaten baita. Gainera, ozonoa poroetan zehar ere igaro daiteke eta fotosintesi-prozesuari kalte egin diezaioke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia