Ozonoari tiro, eta Kyoto ere bota
2007/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ozonoaren arazoari aurre egiteko, hainbat konposatu debekatu zituzten duela hogei bat urte, CFCak, besteak beste. Bada, ozonoari ez ezik, Lurraren berotzeari ere mesede egin dio debekuak; izan ere, CFCek beroari eusten diote, karbono dioxidoak baino bost edo hamalau mila aldiz gehiago, gainera, eta metanoak baino laurehun aldiz gehiago.
Lurraren berotzeari aurre egiteko asmoz osatutako Kyotoko Protokoloak karbono dioxidoaren eta metanoaren emisioak baino ez ditu kontuan izaten. Baina argi dago beste konposatu batzuek ere nabarmen eragiten dutena berotze globalean, eta horiek ere kontuan hartu beharko liratekeena. Nazio Batuen ordezkari batek esan duenez, ozonoaren arazoari aurre egiteko garaian, kontuan izan beharko litzateke Lurraren berotzeari egiten zaion ekarpena; izan ere, CFCen ordez erabiltzen diren hainbat konposatuk beroari eusten diote, baina erabiltzeko baimena dute, ozonoari kalte nabarmenik egiten ez diotelako.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia