Paedocypris, arrain ñimiñoa
2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Paedocypris, arrain ñimiñoa
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Raffles Museum)
Urtarrilaren bukaeran biologoek iragarri zuten munduko arrain txikiena aurkitu zutela Sumatran, Indonesian. Paedocypris generoan sailkatu zuten. Haien arabera, heldua denean 7,9 mm luze izatera iristen da gehienez. Arraina aurkitu eta berehala konturatu ziren espeziea desagertzeko arriskuan dagoela, aintzira jakin batzuetan bizi baita, eta ekosistema hori bera desagertzeko bidean baitago. Handik egun batzuetara, ordea, zalantzan jarri zuten marka hura: Paedocypris baino arrain txikiagoak egon litezke. Hala ere, ez da erraza hori baieztatzen.
Berriak labur
5
1
218
2006
3
013
Zoologia; Biologia
eu es fr en ca gl