Paludismoari aurre egiteko
1987/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Paludismoari aurre egiteko bide berri eta kurioso bat jarri dute martxan Somaliako iparraldean. Helburua, artzain nomaden populazioa babestea da. Hauengan, paludismoaren ohizko prebentzioak (intsektizidak erabiltzea batez ere) ez dira eragingarriak. Bestalde, zenbait eskualdetan, paludismoaren bektore den moskitoaren larbak desagertu egiten dira, Oreochromus spilurus arrainak janda. Somaliako osasun-arduradunek paludismoari aurre egiteko, arrain goseti hauek erabiltzeko asmoa dute. Dagoeneko, frogak egin dituzte.
Burao-ko eskualdeko ur-putzuetan arrain hauek sartu dituzte (arrain bat 3m2-ko) eta moskitoak ia erabat desagertu egin dira eskualde horretatik. Gainera paludismoaren eragina %20-tik zerora jaitsi da. Agintarien lana orain, zera da: artzainek arrainak haz ditzaten konbentzitzea. Gainera, arrain hauek bertako biztaleentzako proteina-iturri polita izan daitezke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia