}

Paperetik ordenadorera

1987/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hewlett-Packard etxeak kaleratu berria duen scanner honek HP ScanJet izena du eta fotokopiagailuen antzera funtzionatzen du.

Hewlett-Packard etxeak kaleratu berria duen scanner honek HP ScanJet izena du eta fotokopiagailuen antzera funtzionatzen du. Makina honek laneko mahaian erabiltzeko tamaina egokia du.

Makina honek fotokopiagailuekiko duen abantaila zera da: kopiak paperean atera beharrean, edozein ordenadore pertsonalek gorde eta prozesa ditzakeen irudi digitalizatuak lortzea.

Gainera orain arteko scanner-ak orri solteekin bakarrik lan egiten badute ere, HP ScanJet-ek orrialde normalez gain liburuak, argazkiak, aldizkariak edo beste zenbait dokumentu digitaliza dezake. Daraman softwareak une bakoitzean behar duen bereizmen-maila (38tik 300 puntu/hazbete bitartean) hautatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.

Honetaz gain, irudiak handitu eta txikiagotzea ere posible da, testu-lanketarako programa batekin sortutako dokumentuetan tartekatu ahal izateko.

Irudiak %13 txikiagotu edo %157,8 handiagotu daitezke, hautatutako bereizmen-mailaren arabera.

HP ScanJet 16 gris-tonu desberdin bereizteko gai da, oso kalitate oneko irudiak lortzen dituelarik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia