}

Parisko Hitzarmenean adostutako tenperatura-igoeraren muga gainditu da

2024/11/08 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

parisko-hitzarmenean-adostutako-tenperatura-igoera
Tenperatura globalaren igoera, industria-aurreko garaiarekiko (2024koa aurreikuspena da). Arg. C3/ECMWF

2024ko urriko azaleko airearen tenperatura globala, bataz beste, 1,65 ºC altuagoa izan zen industrializazio-aurreko tenperatura baino,  eta, 15. hilabetea izan zen, 16 hilabeteko epean, zeinetan azaleko airearen batez besteko tenperatura globala 1,5 ºC baino altuagoa baitzen industrializazio-aurretik baino. Hain zuzen, muga hori ezarri zen Parisko Hitzarmenean, aurreikusiz hori gaindituz gero ondorio itzulezinak jasan zitzakeela planetak.

Copernicus klima-aldaketarako Europako Batasuneko zerbitzuak eman ditu datu horiek, eta baieztatu du ia ziurra dela 2024a izango dela inoiz izandako urterik beroena. Hori ez gertatzeko, urtea bukatu bitarteko batez besteko tenperatura-anomaliak ia zerora erori beharko luke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia