}

Peary eta ipar poloa

1990/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aldizkari honetako 21. alean Robert E. Peary esploratzailea ez zela Ipar Polora iritsitako lehen gizakia frogatu zela aipatu genuen. Ipar Polora ez; gertura bakarrik iritsi omen zen. Datu berri batzuen arabera Frederick Cook doktorea izan zen balentria hori eginiko lehen gizakia.

Pentsa daitekeenez, kalapita ez zen horretan gelditu (egia esan oso aspalditik zetorren) eta azterketa berriak egin dira. National Geographic elkarte iparramerikar ospetsuak enkargaturiko azterketa berri batek, Peary ipar polora iritsi zela frogatu berri du.

Azterketaren eragilea nor izan den ikusirik eztabaida nahikoa erabakirik egon liteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia