Pekin espaziotik ikusia
2001/01/24 Elhuyar Zientzia
Lurraren behaketarako erabiltzen diren satelite-misioak oso garestiak izaten dira -normalean 39 mila milioi pezeta, 1.500 milioi libera. Horregatik daude holako hain misio gutxi eta lortutako emaitzak, harrigarriak izateaz gain, garestiegiak ere suertatzen dira.
Teknologia aurreratuak erabiliz, behaketarako minisatelite berriek arrazoizkoagoak diren prezioak dituzte eta ugaritzen ari dira. Argazkia halako satelite baten bidez lortu da. UoSAT-12 satelitea Britainia Handiko Surrey enpresak garatu du. 325 Kg-ko pisua du eta CCD sentsoreez baliatzen da irudiak hartzeko. Angeluhandiko kamara bat, eta angelu estuko beste hiru kamera ditu.
Angeluhandiko kamerak 1000 x 1000 km-ko azalera aztertzen du, 10 m-ko bereizmenez. Hemen agertzen den irudia konprimitua eta tamainaz txikitua izan da.
Argazkiko hiria Pekin da, Txinako hiriburua.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia