Pelikanoa, moko luze poltsaduna
2005/06/20 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Askok uste dute pelikanoak arrainak gordetzen dituela mokoan duen poltsaren barruan. Ez da horrela, baina. Moko luzearen beheko aldean duen mintz malgu batek osatzen du poltsa, eta han ez du ez arrainik ez urik gordetzen. Berez, arrantza-sare moduan erabiltzen du poltsa. Sareek, ordea, zuloak dituzte, eta poltsak ez; beraz, arraina harrapatu eta gero, ur guztia botatzen du, eta arraina, berriz, irentsi egiten du.
Halaber, uraren gainean egoten laguntzen dio poltsak, eta baita urpean igerian ari denean airea gordetzen ere. Gainera, uraren aurka jotzean, talka leuntzeko ere lagungarria zaio poltsa.
eu es fr en ca gl