}

Piloturik gabeko espioia

1990/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

"Condor" izeneko abioiaren eginkizuna, airetik etsaiaren etxeko informazioa bidaltzea da. Hegalaldiak programatu egiten zaizkio oso goian piloturik gabe ibiltzen den hegazkin honi. Berekin daramatzan kamera eta transmisio-sistemari esker, irudiak bapatean inolako atzerapenik gabe bidaltzen ditu. Nahitaezko baldintza da hau, besteak beste misilen jarraipena egin nahi izanez gero.

Belaunaldi berriko "U-2" hegazkina dela esan daiteke, baina piloturik ez izatearen abantaila du. Oso zabala da (61 metro) eta hegoen forma aerodinamikoagatik oso erregai gutxi kontsumitzen du. Ondorioz, 20.000 metroko altitudean 60 orduz etengabe ibil daiteke. Gainera karbono-zuntzezko egitura du eta oso zaila gertatzen da radarrez detektatzea. Propultsiorako ia bost metro diametroko helizeak ditu, bakoitza turbokonpresioz pistoizko motore banaz eragiten delarik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia