}

Pinatubo eta koralak

1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Eztandaren ondoriozko berotasuna labaekin batera hedatu zen itsas azalean zehar eta eztanda gertatu zen lekutik ehundaka kilometrora zeuden koralek ere pairatu dute sumendi-eztandaren eragina.

Pinatubo sumendiaren eztandak uste baino eragin handiagoa izan zuen eta izango du hurrengo urteotan ere. 1991n gertatu zen eztanda eta berriki jakin ahal izan dugunez, Itsas Gorriko kostalderaino iritsi dira bere ondorioak. Israelgo ikerlari-talde batek baieztatu duenez, eztandaren ondoriozko berotasuna labarekin batera hedatu zen itsas azalean zehar eta eztanda gertatu zen lekutik ehundaka kilometrora zeuden koralek ere pairatu dute sumendi-eztandaren eragina.

Datu horien arabera, eztandak sortutako beroaldia azken bi urteotan nozitu da nagusiki. Akabako Golkoaren inguruko koralen %20 erabat suntsitu zituen sumendiak sortutako beroak eta gainerakoak oso egoera larrian utzi zituen. Izan ere, uretako elikagaiak neurririk gabe ugaritu dira beroaren ondorioz eta koralek jasaterik ez duten gazitasun-maila nagusitu da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia