Piraina belarjale ezezagunak
2003/01/30 Elhuyar Zientzia
Guyana eta Suriam arteko mugan orain arte ezagutzen ez ziren piraina belarjaleen bi espezie aurkitu dituzte Garapenerako Ikerketa Institutuko ikertzaile frantsesek. Orain arte, guztira, 30 piraina-espezie zeuden identifikaturik, baina azken bi horiek ezezagunak ziren. Tometes lebaili eta T. makue espezieak dira.
Itxuraz zertxobait ezberdinak badira ere, biak T. trilobatus generokoak dira eta hortz-kopuruak eta ahoaren formak bereizten dituzte beste guztietatik. Tamaina handiko bi espezie berriak, Amazoniako zapaldako ur sakonetan ez ezik, Guyanako zapaldan ere atzeman dituzte. Zientzialari frantsesek eta bertakoek arrain horiek aztertzen jarraituko dute espezie gehiago aurkitzeko asmoz.
Ikerketa Frantziako IRD erakundeak egin du.
Argazkia: Michel Jegu (IRD)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia