}

Pirinioetan sumatu zuten Kantauriko itsas denboralea

2014/02/13 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azken denboralearen indarra Pirinioetaraino iritsi zen. Hori erakusten dute Geodyn Lurpeko Laborategiko sismografoek. Canfrancen dago laborategi hori, eta, hango sismografoek egindako neurketetan, garbi ikusten da olatuen garaiera bat datorrela uhin sismikoen anplitudearekin. Hain zuzen ere, olatu handiak izan zirenean (gorriz), anplitudea areagotu egin zen.
pirinioetan-sumatu-zuten-kantaurikoko-itsas-denbor
Canfrancen neurtutako uhin sismikoen anplitudea bat dator Kantauriko olatuen indarrarekin. Arg. Canfranceko Lurpeko Laborategia

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia