}

Planeta bat zer den argitu dute, azkenean

2006/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Planeta bat zer den argitu dute, azkenean
2006/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Astronomoen Nazioarteko Batasuna/M. Kornmesser)

Azken egunetan bolo-bolo ibili da: hamabi planeta izango ditu gure eguzki-sistemak ala zortzi? Eta zer gertatuko da Plutonekin?

Galdera horiei erantzuteko, planeta hitzaren definizio bat adostu behar zen. Eta, azkenean, Astronomoen Nazioarteko Batasunak hartu du erabakia (Pragan egin duten batzar orokorrean). Planeta bat hiru baldintza hauek betetzen dituen zeruko gorputz bat da: bat, Eguzkiaren inguruan orbitatzen du; bi, masa nahikoa du bere grabitateak gorputz zurrunen indarrak gainditzeko, hau da, formak oreka hidrostatikoa (ia biribila) izateko; eta hiru, inguruko orbita 'garbitu' egin du.

Horrenbestez, zortzi planeta daude gure eguzki-sisteman: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Pluton, beraz, zerrenda horretatik kanpo geratu da: ez da planeta bat izango hemendik aurrera. Pluton eta planeta izatera deituak zeuden beste hirurak (Zeres, Karon eta 2003 UB313) planeta nanoak omen dira.

1
223
2006
9
003
Astronomia
Berriak labur
2