}

Planeta handien plaka-tektonika

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Planeta handien plaka-tektonika
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Eguzki-sistematik kanpo aurkitutako planetak bizia garatu ahal izateko egokiak ote diren jakin nahian dabiltza zientzialariak. Horrekin lotuta, bi ikerketa-talde saiatu dira azaltzen Lurra baino askoz handiagoak diren planetetan (Lurraren masaren halako hamar ere badute batzuek) plaka-tektonikarik baden edo ez, Lurrean bizia garatu ahal izateko ezinbestekotzat jotzen baitute (plaka-tektonikari esker tenperatura baretzen da, eta materialak birziklatzen dira). Eta atera dituzten ondorioak guztiz kontrakoak dira.

Bi taldeetako baten ustez (Cambridgeko Harvard Unibertsitatekoa), planeta handiek ezinbestean dute plaka-tektonika. Haien esanean, zenbat eta handiagoa izan planeta bat, orduan eta handiagoa da planeta horren nukleo erradioaktibotik ateratzen den bero-kantitatea. Eta bero horrek planetaren geruza gogorrekin jotzen duenean, geruza plakatan hausteko indar handiagoa du.

Beste taldeak, berriz (Sydneyko Macquire Unibertsitatekoa), esaten du planeta baten tamaina handitu ahala grabitate-indarra ere handitzen dela, eta indar horrek geruza gogorreko harriak elkarren kontra estutzen dituenez zailagoa dela nukleotik datorren beroak geruza gogorra plakatan haustea.

Oraindik ez dago batere argi bietako zeinek duen arrazoia. Bi talde horietatik kanpoko ikertzaileek diote goizegi dela horrelako ondorioetara iristeko, oraindik oso azterketa gutxi egin direlako gai horren inguruan.

1
237
2007
12
014
Astronomia
Berriak labur
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia