Planeta-sistemak posible dira izar bitarren inguruan
2012/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lehenengo aldiz, bi planeta detektatu dituzte bi izarrek osatutako sistema baten inguruan biraka. Kepler-47 izena du izarren sistemak eta 5.000 argi-urtera dago, Cygnus konstelazioan. Astronomoek detektatutako planetetako bat (Kepler-47c) Lurraren diametroa halako hiru da, eta 49 eguneko orbita du. Bestea (Kepler-47b), berriz, Uranoren parekoa da, eta 303 eguneko orbita du. Azken hori izar-sistemaren "bizirako eskualde aproposean" dago, nahiz eta, datuen arabera, gasezko erraldoi bat den, eta, beraz, desegokia biziarentzat. Izar bitarren sistemak ingurune kaotikoak izanagatik, aurkikuntzak agerian utzi du planeta-sistemak sor daitezkeela haien inguruan. Science aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia