}

Planetak nonahi, baita gutxien espero den tokian ere

2006/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Planetak nonahi, baita gutxien espero den tokian ere
2006/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/JPL-Caltech)

Beheko marrazkian, NASAren Spitzer teleskopioak hartutako irudi bat ageri da. Erdian hildako izar bat, pulsar bat, ageri da 'zaborrez' inguratuta. Pulsarrak 4U 0142+61 izena du, eta duela 100.000 urte arte izar handi bat zen. Orduan, supernoba gisa eztanda egin zuen. Horren ondorioz, pulsar bat geratu zen, eta material-pila ikaragarria hedatu zen unibertsoan. Hala ere, zati batzuk pulsarraren inguruan geratu ziren, disko-itxuran. Hain justu, disko horrek izar gazteen inguruan eratzen direnen antza du, eta, ustez, horietan sortzen dira planetak.

Spitzer teleskopioak jasotako irudietatik, astronomoek ondorioztatu dute litekeena dela planetak sortzea pulsarren inguruan. Dena dela, ez da hori esaten duten lehen aldia; hain zuzen, 1992an ere antzekoa iradoki zuten, PSR B1257+12 pulsarraren inguruan planetak zeudela ikusi zutenean.

1
221
2006
6
005
Astronomia
Berriak labur
3