}

Plastikoen birziklapena Alemanian

1997/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Alemaniako ekologistek diotenez, birziklapenean diru asko ari da inbertitzen gobernua, baina ez du horrenbeste egiten hondakinak ez sortzeko.

Ikatza olio edo gas bihurtzeko Alemanian eraiki ziren planta kimiko zaharrak plastikoa birziklatzeko erabiltzen ari dira gaur egun. Baina ekologistek diotenez, neurri horrek adierazten duena honakoa da: gobernuak garrantzitsuagotzat dituela interes ekonomikoak ingurugiroa baino. Hauen ustez, birziklapenean diru asko ari dira inbertitzen, baina hondakinak sortzearen aurka gobernuak oso gutxi egin du.

Birziklapenerako erabiltzen ari diren planta zahar hauek batez ere Alemaniako Ekialdean porrot egin zuten fabrikak dira. Alemania batu ondoren, irtenbide bat eman behar zitzaien eta birziklapenerako egokitu zituzten. Erabaki honekin ez dirudi jende guztia ados dagoenik. Ekologisten protestez gain, zientzilari batzuek planta hauetan ikatza erabiltzen segitzen dutela esan dute, eta ikatza plastikoarekin nahastuta energia primario gehiegi kontsumitzen dela. Hori dela eta planta batzuetan plastiko-hondakinak birziklatzeko sistema berri eta merkeagoak ipintzen ari dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia