Plutonen bi satelite berri bataiatu dituzte
2006/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Plutonen bi satelite berri bataiatu dituzte
2006/09/01 | Elhuyar
Iaz aurkitu zituzten arren, Nazioarteko Astronomia Elkarteak berriki jarri dizkie izenak Plutonen bi sateliteri. Katalogoko P1 eta P2 izenak alde batera utzi, eta hemendik aurrera Nix eta Hydra izango dira, hurrenez hurren. Beraz, Karonekin batera, hiru dira ezagutzen diren Plutonen sateliteak. Nix eta Hydra greziar mitologiako izenak dira, Pluton eta Karonen modura. Pluton inframunduaren jainkoa zen, Karonek hildakoen arimak eramaten zizkion Plutoni, Nix Karonen ama zen eta Hydra, bederatzi buruko sugea, inframunduaren zaindaria zen.
1
223
2006
9
026
Astronomia
Berriak labur
11
eu es fr en ca gl