}

Poligrafoa ez da fidatzekoa

2002/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Poligrafoa edo gezur-detektagailua pertsonaren zenbait parametro fisiologikoren aldaketak erregistratzen dituen aparatua da. Poligrafoaren menpe dagoenak botatzen duen izerdiaren, arnasteko egiten dituen mugimenduen, bihotzeko taupaden eta odoleko tentsioaren arabera, pertsona hori gezurra ala egia esaten ari den erabakitzen da.

AEBetan, poligrafoa dezente erabiltzen da, baita lanpostu baterako hautagaien hitzen egiazkotasuna neurtzeko ere. CIAko eta FBIko ikertzaileek, ordea, bereziki trebatutako pertsona bat poligrafoari iruzur egiteko gai dela ikusi dute. Ikerketa horrek, beraz, zalantzan jarri du poligrafoaren baliagarritasuna, eta makinak adierazten duen horretan gehiegizko konfiantzarik ez izateko ohartarazi diete proba horiek erabiltzen dituztenei.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia