}

Primateen erdiak desagertzeko arriskuan

2008/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Primateen erdiak desagertzeko arriskuan
2008/10/01 | Elhuyar

Konponbiderik jarri ezean, datozen hamar urteetan primateen erdiak desager daitezke. Hori eman du aditzera azkeneko hamabi urteetan primateen egoerari buruz egin duten lehenengo ikerketa sakonak. Nazioarteko Primatologia Elkartearen 22. Biltzarrean jakinarazi zuten, eta bi faktore aipatu zituzten desagertze handi horren eragiletzat: habitata suntsitzea (aspaldiko ezaguna primatologoentzat), eta ikertzaileek espero ez zuten bat: animaliok ehizatzea. Dirudienez, asko eta asko akabatzen dituzte jateko nahiz medikuntza tradizionalerako osagai gisa erabiltzeko.

1
246
2008
10
024
Zoologia
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia