Proiektu inspiratzailea: Elikagaien kontserbazioaz
2021/03/28 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Egilea: Maitane.
Eremua: Teknologia.
Maila: Batxilergoa.
Erronka: Maitane gaztetatik hasi zen egungo kontserbazio-metodoei alternatiba bat bilatzen, elikagaien balio-bizitza luzatu ahal izateko, osasunari kalte egin diezaioketen produktu kimikorik erabili beharrik izan gabe. Hala, metodo merke, iraunkor eta osasungarriago bat bilatzea izan da bere erronka eta lortu zuen. Hainbat nazioarteko sari jaso ditu lan horrengatik.
Irakasleentzako oharrak: Norbere proiektuarekin zientzia-azoketara joateak modu askotan eragiten du ikasleengan: konfiantza hartzen dute, interes bereko gazteak ezagutzen dituzte, komunikazioan trebatzen dira, eta, biribilduz, ikertzaile hobeak izaten laguntzen die.
Proiektu inspiratzaile gehiago ikusteko sakatu hemen.