}

Proiektu inspiratzailea: Landareak ureztatzeaz

2021/03/31 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

proiektu-inspiratzailea-landareak-ureztatzeaz
Arg. Pernan Goñi Olalde

Egileak: Ines eta Laura.

Eremua: Ingurugiroa, Teknologia.

Maila: Batxilergoa.

Erronka: Edateko urik erabili behar ez duten berotegien prototipo batzuk diseinatuko ditugu. Itsaspeko laboreekin esperimentuak egiten hasiko gara, itsas urez betetako kubeta batean murgildutako kanpaien barruko loreontziekin, eta saiakuntza horien

eraginkortasuna aztertuko dugu. Hainbat landare-espezierekin probatuko ditugu: dilista, errukula eta perrexila. Azken diseinua kostatik hurbil geratuko litzatekeen maketa bat da, “igerileku” estali bat itsasoko urez hornituko litzatekeena eta labore-plataformak izango lituzkeena.

Irakasleentzako oharrak: Proiektu honek lau urte ditu, eta, urtez urte, prototipo ezberdinak zientzia-azoketan aurkezten joan dira, epaileen oharrak jaso eta hobetzen jarraitzeko.

Proiektu inspiratzaile gehiago ikusteko sakatu hemen.