Proiektu inspiratzailea: Liztor asiarra
2021/03/25 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Egileak: Erik, Amagoia eta Violeta.
Eremua: Ekologia, Teknologia.
Maila: DBH3 - DBH4
Erronka: Liztor asiarrak harrapatzeko hainbat tranpa diseinatu, eta eraginkorrena zein den identifi katuko da. Entomologo batekin egongo gara, eta, ondoren, hiru tranpa diseinatuko ditugu, eta liztorrak erakartzeko hiru substantzia ere probatuko ditugu.
Irakasleentzako oharrak: Adibide honen gakoa ikertzailean datza; izan ere, entomologo edo erlezain baten laguntzarik ez izateak asko zailduko luke proiektua. Laguntza teknikoaz gain, adituarekin aritzean proiektua autentikoagoa dela sentituko dute ikasleek. Zailena tranpak erlauntzetan ipintzeko baimena lortzea izan da.
Proiektu inspiratzaile gehiago ikusteko sakatu hemen.