Proiektu inspiratzailea: Tipularen negarra
2021/03/13 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Egileak: Nora, Maite, Lander eta Julen.
Eremua: Biologia, Kimika.
Maila: DBH1 - DBH2
Erronka: Eragiten dio begien koloreak, tipula bat mozten hasita eragingo duen negarrari? Eta tipula guztiek eragiten al dute berdin negarra? Hori da ikerketa-lan honen bidez aztertuko dena.
Irakasleentzako oharrak: Kontzeptualki erraz ulertzeko moduko ikerketa da, kontrol-aldagai eta menpeko aldagai garbiekin. Aldiz, ikerketaren diseinua erronka konplexua izan daiteke: nola neurtu denbora zorroztasun handiarekin? Begi kolore bakoitzeko zenbat pertsona beharko dira? Laginean beste zein aldagai kontrolatuko da? Sexua, adina, betaurrekoak dituzten…
Proiektu inspiratzaile gehiago ikusteko sakatu hemen.