Prolog PC-entzat
1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
ACT etxeak, adimen artifizialaren arloan hainbat produkturen garatzaile eta banatzaileak, Xilog V2, PC eta bateragarrientzat Prolog lengoaiaren bertsio berri bat aurkeztu du. Bertsio berri honek arau standard-ak betetzen ditu. Beraz, bertsio honetan sortutako programak miniordenadoreetan ere funtzionatu ahal izango dute. 200 erregelatik gora ditu eta hiru bertsio daude: hasiberrientzat (1.174 F), garapenerako (5.811 F) eta profesionalentzat (8.183 F)
Interesgarria da benetan adimen artifiziala eta sistema adituen arloan erabilienetakoa den lengoaia PC-tan erabili ahal izatea. Prolog-en egindako programek ez zaizkio sekuentzia bati jarraitzen; zuhaitz-egiturari baizik. Soluzioaren bilaketan zuhaitzaren adar batetik edo bestetik abia daiteke, hartu duen bidea okerra dela ohartutakoan atzera jo eta beste bide batetik jarrai daitekeelarik; hau da, hain zuzen ere backtraking (atzera jotze) deritzona. Hau dela eta, prozesu-denborak txikiagotzeko bilaketa horiek paraleloan egiteko posibilitatea aztertu da eta paralelotasun hau onartuko duten mikroprozesadoreen sorketa ikertzen ari da. Gaur egun guzti hau IBM 3083 eta Macintosh Plus-ean simulatzen da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia