Proteina bat, bat-egitearen gakoa
2008/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Texasko Unibertsitateko ikertzaileek espermatozoidearen eta obuluaren elkartzea zelatatu dute, bat-egitearen mekanismoak argitzeko. Besteak beste, bien mintzak batzean proteina batek izugarrizko garrantzia duela ikusi dute.
Proteinak HAP2 izena du, eta, hasi bizkarroi eta intsektuetatik eta animalia konplexuagoetara, espezie askotan dago. Hala ere, ugaztunetan ez dute aurkitu.
Hori dela eta, Britainia Handiko ikertzaile batzuek pentsatu dute proteina horretan oinarrituta bizkarroiek sortutako gaitzen kontra egin daitekeela, malariaren aurka, esaterako. Egin dituzten esperimentuetan, frogatu dute HAP2rik gabeko bizkarroiaren ugalketa-zelulak ezin direla batu. Toxoplasmosia eragiten duen bizkarroiaren ugalketa-zelulek ere badute proteina hori; horrenbestez, baliteke bizkarroien bidezko gaixotasunak sendatzeko bide berri bat irekitzea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia